Aresoko Udalak, parrokiarekin batera, Xabier aldera egun osoko irteera antolatu zuen ekainaren 23an. Autobus zerbitzua doan izan zen nahi zuten herritarrentzat eta jubilatuek bazkaria ere ordainduta zuten. Irunberriko Arroila, hain ezaguna dena, bisitatu eta bazkaria bodega batean izan zuten. Udari haria emanez, San Joan sua eta afaria ospatu ziren. San Pedro Jaiak prestatuta daude dagoeneko eta gozatzea bakarra falta da.