Gazte Asanblada

Esteban AROTZENA 2006ko uzt. 17a, 12:39

Gazte Asanbladakoak ere ez dira uda besoak gurutzatuta igarotzeko asmotan, uztaila ez behintzat, hilabete osorako ekitaldiak prestatu baitituzte hilaren 1etik hasita. Egun horretan Arantzara eginen duten mendi irteerak emanen dio hasiera klase guztietako emanaldiz betetako egitarauari. Hilaren 10ean eta 13an, arratsaldeko 6etatik aurrera Gaztetxean eginen den sexualitate ikastaroa aipatuz bukatuko dugu gaurkoan, baina hurrengo alean emanen dugu gainerako ekitaldiei buruzko berri luze eta zabala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun