Korua sortu nahi dute herrian

Esteban AROTZENA 2006ko uzt. 17a, 12:33

Kantatzea gustoko duten herritarrek nahitanahiezko hitzordua dute larunbat honetan, uztailak 1, 13:00etan Ganbaran. Herritarrez osatutako abesbatza egiteko asmoa du Kultur Taldeak, baina beste pausorik eman aurretik, balizko koru horrek beharko lukeen haina abeslari elkartzen ote dituen jakin nahi dute. Egun horretan agertu ezin den herritarrak bere interesaren berri eman omen diezaioke Kultur Taldeko edozein kideri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun