Zaldiaren Eguna Inguruarten

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 13a, 19:43

Uztailaren 1ean ospatu zen sortu berria den Aurrera Perra taldeak lehen aldiz antolatutako Zaldiaren Eguna. Inguruarten, ibilbideetarako prestatutako 60 zaldi ikusi ziren. Espainiar heziera, wester heziera, saltoak eta heziera naturala erakusketak burutu ziren. Hazitarako zaldi arraza ezberdinak ere ikusgai izan ziren, baita perraketa erakustaldiak ere. Haurrek, poni eta zaldi mantsoen gainean ibiltzeko aukera izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun