Pilartxo Lujanbio jubilatu da

Esteban AROTZENA 2006ko uzt. 13a, 19:34
Pilartxo Lujanbiori eskainitako omenaldia TTIPI TTAPA

Ia bizi osoa herriko eskolako maistra izan ondoren, aurtengo kurtso bukaeran jubilatu egin da Pilartxo Lujanbio. Ikasturte bukaerako mendi irteera aprobetxatu zuten lankideek, ikasleek eta guraso elkartekoek ongi merezitako omenalditxoa eskaintzeko Pilartxori. Kasualitateak horrelaxe nahi eta, Pilartxo jubilatu orduko bere alaba bat Xalto eskolako maistra izanen da irailetik aurrera,Ttipi-Ttapako kolaboratzaile fina den Maitane Apezetxea hain zuzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun