Drogomenpekotasunari buruzko ekitaldiak eta antzerkiak antolatu ditu Gazte Adanbladak

Esteban AROTZENA 2006ko uzt. 13a, 19:31

Gazte Asanbladakoek ekitaldiz gainezka bete dute aurtengo uztaila.Hain arrakastatsuak suertatu diren Arantzako mendi martxa eta sexualitate ikastaroarekin hasi, eta hilaren 17, 18, 20 eta 21ean burutuko den antzerki ikastaroak emanen dio jarraipena. Tarteko 19a ez dute ikastaroetako partaideek deskantsua hartzeko jaso, Askagintzako Txus Congilek drogen erabilerari buruz emanen duen hitzaldira joateko baizik.Lau eguneko hitzordua arratsaldeko 7etan da, eta lekua berriz Gaztetxea. Azkeneko gaiaren osagarri ederra izanen da hilaren 17tik 22ra ilunaberrero gaztetxearen beheko solairuan ikusgai egonen den erakusketa. Aipatzekoa da jardunaldi hauek antolatzeko Gizarte Zerbitzuak Gazte Asanbladari emandako laguntza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun