2,6 milioi euroko aurrekontua izanen du Udalak

ttipi-ttapa 2006ko mai. 12a, 18:07

2.630.574,13 euroko diru sarrera eta irteerak izanen ditu aurten herriak, udalak hasiera batean onartutako aurrekontuaren arabera. Gastuei dagokienez, ondasun eta zerbitzu arruntetan 992.674 euro joanen dira, langile gastuetan 626.430 euro eta inbertsioetan 431.554 euro. Transferentzia arruntetan 288.103 euro joanen dira, beste gastu txikiago batzuekin batera.

Diru-sarrerei dagokienez, zerga ezberdinen bidez kasik 900.000 euro sartuko dira udal kutxetan; tasa, prezio publiko eta besterekin 267.912 euroko sarrera izanen da eta transferentzia arrunten bitartez, 904.128 eurokoa. Herri lurrak aprobetxatzeagatik eta ondareari buruzko beste diru sarrerak 292.862 eurokoak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun