Aimar Olaizola goizuetarra eskuz binakako finalean izanen da

Aitor AROTZENA 2006ko mai. 4a, 16:23
Aimar Olaizolak Goizuetara beste txapel bat ekartzeko aukera izanen du igandean, oraingoan eskuz binakakoa. TTIPI TTAPA

Zearrarekin batera, Irujo eta Eulateren kontra arituko da igandean

Esku Pilota Enpresen Ligak antolatzen duen eskuz binakako pilota txapelketaren finala jokatuko da igande honetan, martxoaren 19an, Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Bertan protagonista, Aimar Olaizola goizuetarra eta Oier Zearra, alde batetik eta Martinez de Irujo eta Martinez de Eulate bertzetik, izanen dira.

Finalerdietako bi partidak irabazi zituzten. Irujok eta Eulatek, Patxi Ruiz eta Oinatz Bengoetxea kanporatu zituzten. Lehen partidan, 1-5 galtzen ari zela min hartu zuen Leitzako aurrelariak eta lehenbiziko puntua Irujo eta Eulaterentzat izan zen. Bigarren partidan 22-9 irabazi zieten Oinatzen ordez aritu zen Esain-i eta Patxi Ruiz-i.

ertze finalerdian, lan gehiago egin behar izan zuten Aimarrek eta Oierrek, Asier Olaizola goizuetarra eta Oronoz-Mugairiko IƱaki Otxandorenaren kontra. Lehen partidan 22-14 irabazi zuten eta bigarrenean 22-15, baina emaitzak erakusten duena baino dexente gehiago sufritu zuten.

Beraz, momentuko bi aurrelari onenak, Irujo eta Aimar izanen dira aurrez aurre igandeko finalean, gibelean sasoi puntu ederrean dauden bi atzelariren laguntza izanen dutelarik. Lauen artean Irujok bakarrik daki binakako txapela janztea zer den. Iberokoak hiru aldiz parte hartu du binakako txapelketan eta hiruetan finalista izan da. Marka ederra! Aimar Olaizola behin izan da finalean baina hura galdu egin zuen. Dena den, goizuetarrak marka polita egiteko aukera izanen du, irabaziz gero, buruz burukoa, lau terdikoa eta binakakoa segidan irabaziko bailituzke. Zearrak baditu urte batzuk txapelketa nagusian parte hartzen baina ez da inoiz finalean sartu eta Eulatek, bere lehen partehartzean finalerako txartela eskuratu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun