Berriki hildako futbolariak omenduko ditu Aurrerak

ttipi-ttapa 2006ko maiatzaren 4a

Azken urte hauetan gazterik hil diren hiru futbolariri omenaldia antolatu die Aurrerak apirilaren 8an. Zehazki, Iñaki Salbarredi, Unai Arzallus Gil eta Guillermo Gomez Lombana gogoratuko dituzte. Hiruek jokatu zuten Aurreran; lehendabizikoa, gainera, zuzendaritza batzordeko kide ere izan zen eta hirugarrena entrenatzailea denboraldi batzuetan. Hiruek oroimen gozoa utzi zuten futbol taldean eta horregatik hartuko dute taldekide izandakoen omenaldia. Gaur eguneko eta garai bateko futbolariek bat egin dute ideiarekin eta egitaraua osatzen ari dira. Garai ezberdinetan Aurreran aritu direnekin taldeak osatu eta elkarren arteko partida batzuk jokatzeko ideia dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun