Joserra Aranalde herritarra lan istripuan hil da Madrilen

Juana Mari SAIZAR 2006ko api. 25a, 18:07

Makina zati bat gainera etorri zitzaion

Joserra Aranalde, 41 urteko Aresoko gizasemea lan istripua izan ondoren, hil egin da. Berak manejatzen zuen makinaren hiru besokako bat hautsi ondoren, bere gainera etorri zitzaion, eta bertan zanpatuta gelditu zen. Badirudi, Madrilgo herrixka batean gertatu zela. Enpresa hau demoliziotara dedikatzen da, eta horretarako pisu eta luzera handiko makinariak erabiltzen dituzte. Badirudi zeozer oso arraroa gertatu zela eta oso gutxietan ikusi ahal izan dena, puntan dituzten guraizi handiak puskatu eta bere gainera zuzen zuzenean erori ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun