Etxebizitzak gazteentzat

Esteban AROTZENA 2006ko api. 25a, 16:58

Gai honekin nolabaiteko lotura eduki dezake ondoren aipatuko dugun berriak: sinatzaileek jakinarazi digutenez, etxebizitzaren arazoaz kezkaturik dauden gazte talde batek idazkia luzatu dio Udalari «egoera negargarrian» dagoen gain honetaz hitzegin ahal izateko bilera eskatuz. Sinatzaile guziak herritarrak dira eta herrian bizi nahi dute, baina azken hamar urte hauetan, ez ekimen pribatuak ezta Udalak ere, ez du pisurik eraiki. Egoera honek kanpoan pisuak erostera eraman omen ditu gazte asko, eta horren ondorioz, despopulazio ikaragarria jasan du herriak, idazkiaren sinatzaileek diotenez.

Bi eskakizun nagusi eramanen omen ditu talde honek Herriko Etxera: lehenengoa, etxebizitza sozialen politikari udalak lehentasun osoa ematea ahal den abudoen eraiki ahal izateko. Eta bigarrena, etxebizitza bat nahi duten gazte guziei eskubide hori ziurtatuko zaienaren konpromezua hartuaraztea Udalari.

Plazeneko alorra

Plazeneko alorrean Babes Ofizialeko 12 etxebizitza egiteko asmoa duela Udalak gauza jakina da dagoeneko. Elizari lur pusxka hori erosi zitzaionean hasitako prozesu teknikoa Udalak nahi baino gehiago ari omen da luzatzen, baina laister berri onak emateko moduan izanen direla esan ziguten Herriko Etxean. Herriarentzat duen garantziarengatik ttipi-ttapak gain gainetik jarraituko du prozesu hau.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun