Apirilaren 5ean egindako batzar berezian hasierako onarpena eman zien Udalak ahobatez Arau Subsidiario berriei. Ondorengo egunetan aterako dira berriz, legeak agintzen duen bezala, prentsako eta Nafarroako Aldizkari Ofizialeko iragarkiak, eta orduntxe zabalduko da alegazioak aurkezteko hilabeteko epea. Arkitektuek alegazioak aurkeztutakoan, berriz Udalaren mahai gainean jarriko dira Arauak, korporazioak behin behineko onarpena eman diezaien, horrela baldin badagokio. Gero, Iruñak eman beharko die azken oniritzia Arauak behin betikoak izan daitezen.