Micaela ALDUNTZIN 101 urteko leitzarra Argentinan saritua

ttipi-ttapa 2006ko api. 25a, 14:52

Micaela Alduntzin, 101 urteko leitzarra, Argentinako Ayacuchoko «Euskal Odola» Euskal Etxeko Ohorezko Bazkide egin zuten martxoaren 17an. Micaelaren arbasoak Eztebeneko bordakoak ziren. Miguel Alduntzin eta Maria Paz Sukuntzaren alaba da. Aita, Uruguain jaiotakoa izanagatik euskal jatorrikoa zen, 20 urtetan Euskal Herrira itzuli zen eta bere emazte izanen zen Maria Paz ezagutu zuen Leitzan. Micaela jaio eta honek lau hilabete zituenean Argentinara joan ziren. Micaela 1927an ezkondu zen leitzar jatorria zuen Joakin Zabaletarekin eta 7 seme-alaba, 14 biloba, 28 birbiloba eta, oraingoz, hereniloba bakarra izan ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun