Zaharren Elkartekoen ekitaldiak

Esteban AROTZENA 2006ko api. 25a, 14:48

Herriko Zaharren Elkartekoek Kastejon eta Argetasko Senda Viva parkea bisitatuko dituzte apirilaren 4an eginen duten bidaian. Hilabete bereko 20an berriz, yoga egiten duten taldeko 33 lagunek erakustaldia emanen dute Beran, inguruko herrikoekin batera. Egunpasa handi baten barreneko ekitaldia izanen da hau. Berri hauetaz gain, oroitarazi, ostegunetatik igandetara irekitzen dela orain ere Zaharren Egoitza, 17:00etatik 21:00ak bitarteko ordutegian. Komisio edo lan talde berria hautatu dute elkartekoek, Anttoniko Apezetxeak betetzen duelarik presidente postua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun