Goiuri Zabaleta eta beste zerrendaburuak igandean hasiko dira Lau eta Erdiko Pilota Txapelketan

Ttipi-Ttapa

Goiuri Zabaleta final laurdenetan sartuko da txapelketan.

Emakume Master Cup Zirkuituko Lau eta erdiko Pilota Txapelketa Nagusia azken txanpan sartua da eta igandean jokatuko dituzte Mallabian final laurdenetako partidak. Beraz, lau zerrendaburuak ere jokoan sartuko dira, tartean, Goiuri Zabaleta leitzarra. Maddalen Etxegarai izanen du arerio, igandean 11:00etan hasiko den jaialdiko laugarren eta azken partidan.

Mallabian jokatuko dituzte final laurdenetako lau partidak, Zeanuriko finalerdietarako txartelen bila

Aurretik, lehenbiziko partidan, Amaia Aldai, Arrate Bergararen kontra ariko da; bigarrenean, Enara Gaminde, Laia Salsamendiren kontra eta hirugarrenean, Olatz Arrizabalaga, Aizane Ibarrolaren kontra. Irabazleek Zeanuriko finalerdietarako txartelak eskuratuko dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun