[ARGAZKIA] Giro atsegina izan dute Aranoko sanmartinetan

Ttipi-Ttapa

Kulturaz blaitu, barrenak goxatu eta lagunartean tarte eder bat pasatzeko aukera eman dute Aranoko sanmartinek. Azaroaren 13an eta 14an izan zituzten ekitaldiak.

Zuhaitzak eta arbolakliburuaren aurkezpenean 30 bat lagun elkartu ziren azaroaren 13an. La lengua de los pajaros liburuaren aurkezpena egin zuten biharamunean eta, segidan, bertso entrenamendu komentatua ederra izan zen. Talo eta gaztaina jatearekin bukatu ziren ospakizunak, gazteak gogotsu aritu ziren lanean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun