Urtero bezala, 67 kilometroko erronka osorik edo erreleboka egiteko aukera izanen dute lasterkariek. 600 dortsal banatuko dituzte: 420 lasterkarirentzat izanen da tokia lasterketa luzean eta 90 bikoterentzako. 411 lasterkarik bukatu zuten iaz erronka eta Borja Zubizarretak errekor berria ezarri zuen, 67 kilometroko itzulia 06.31.18 denboran bukatuz.