Mugikorretan erabiltzeko aplikazioa izanen da eta herritarrei informazio iturri fidagarria eskainiko zaie. Leitzako Udalak herrian antolatzen dituen ekitaldien berri emanen du app-an eta herritarrentzat interesgarriak izanen diren jakinarazpenak ere aplikazio honen bidez partekatuko ditu. Leitzapp aplikazioa komunikaziorako tresna eraginkorra izatea nahi dute eta horregatik eragileen eskura jarriko dute. Hauek ere aukera izanen dute bertan informazioa argitaratzeko. Ekitaldiak antolatzeko orduan ere baliagarria izanen da. Egutegia askotan ekitaldiz gainezka egoten dela jakinda, antolaketa lanak erraztuko dituen agenda bateratu bat eskainiko duelako aplikazioak.
Azaroaren 9an eragileekin elkartu eta aplikazioa aurkezteko asmoa zuen udalak. Hortik aurrera, pixkanaka joanen dira elkarrekin Leitzapp elikatzen eta aplikazioa erabiltzeko prest dagoenean herritar guztiei jakinaraziko zaie.