Azaroaren 14an, larunbatean, pilota partidak antolatu dituzte 10:00etan. 11:30ean abesbatza eta dantzariek kalejira eginen dute frontoitik aterata eta 13:00etan luntxa izanen dute elkartean. Biharamunean, mendi irteera antolatu du Arainburuk. Goizeko zortzietan elkartuko dira herriko plazan eta irteera puntura denak autoz joanen dira. Hiru ordu eta erdiko itzulia osatzea da asmoa: Goiko zentrala, Sarasain, Iturria eta Izaeta lotuz, ibilbide zirkularra eginen dute.