Bi film proiektatuko dituzte asteburuan Leitzako Herri Aretoan

Ttipi-Ttapa

Zinea nagusituko da asteburuan Leitzan.

Javier Ginerren Esta soledad eta Yuval Abraham eta Rachel Szor-en Naza filmak ikusteko aukera izanen da larunbat eta igande honetan Leitzan. Bi filmak larunbatean eta igandean izanen dira ikusgai Herri Aretoan. Esta soledad, 17:30ean, eta Naza, 19:00etan. Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude Leitzako Udalaren webgunean.

'Esta soledad'

Larunbat eta igandean, 17:00etan, Leitzako Herri Aretoan, gazteleraz pantailaratuko den Esta soledad filmak, harremanen higidura, prekarietatea eta zaintzaren eta krisi pertsonalen zama jartzen du mahai gainean. 4-5 euroren truke ikusi ahal izanen du interesatuak.

'Naza'

19:00etan izanen den Naza filmak, berriz, Israelgo armadak Gazako zibil palestinarren aurkako hilketa masibo eta nahitakoak antolatzeko darabiltzan mekanismo militarrak eta horiek albo-kalte gisa zuritzeko erabiltzen duen hizkuntza salatzen ditu. 5-6 euroren truke ikusi ahal izanen da ingelerazko eta arabiarra azpitituluak dituen dokumentala. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun