'Elikadura eta kirol ohiturak menopausian' hitzaldia azaroaren 16an Leitzan

Ttipi-Ttapa

Lehengo urteko hitzaldiak sortutako interesaren ondorioz, azaroaren 16an hitzaldia berriro Leitzan. 

Menopausiari buruzko hitzaldia antolatu zuten pasa den urtean Leitzan eta Goizuetan. Sintomen, emozioen... inguruan aritu ziren hizketan eta gaiak interesa piztu zuela ikusita, gehiago sakondu nahi izan dute. Horretarako, Elikadura eta kirol ohiturak menopausian hitzaldia antolatu dute azaroaren 16an, 18:30ean, Leitzako udaletxeko batzar aretoan. Parte hartzeko ez da beharrezkoa izanen aldez aurretik izena ematea. Goizuetan egitekoa dutela aurreratu dute, baina ez dute data zehaztu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun