A11 greba orokorra

Leitzaldeko eragileen gehiengo zabalak bat egin du asteazkeneko greba deialdiarekin

Ttipi-Ttapa

Asteazkeneko greba deialdiarekin bat eginez, Mendialdeko eragileek agerraldia egin zuten pasa den ostiralean Leitzan.

Pasa den ostiralean agerraldia egin zuten Leitzako plazan, Leitza, Areso, Basaburua, Lekunberri, Larraun eta Araitz-Beteluko eragileek. Azaroaren 11n lantokiak hustu eta kaleak betez, greba orokorrarekin bat egin eta 19:00etan Leitzan egitekoa duten elkarretaratzean parte hartzeko deia zabaldu zuten. Ikusi albistean atxikimendua adierazi dutenen zerrenda.

  • LAB Torraspapel Leitza.
  • ELA Torraspapel Leitza.
  • Liñu-putzu.
  • Jardun koordinadora.
  • LeitzEKO Kontsumo taldea.
  • Atekabeltz Gaztetxea.
  • Atekabeltz Herrigunea.
  • Lañaidek talde feminista.
  • Irristariak, emakume korrikalarin taldea.
  • Leitzeko Geltokia.
  • Itzaire haur eskolako langileak.
  • Habelarte.
  • Errigora.
  • Aurrera K.E.
  • Atekabeltzeko serigrafia taldea.
  • Leitzeko Jubilatuen elkartea.
  • Harribeltz eskalada taldea.
  • Harribeltz borroka taldea.
  • Ernai Leitza.
  • Ikama Leitza.
  • Leitzaldea Kirol Eskola. 
  • ALKE.
  • EHME.
  • Tximutxe euskara taldea.
  • Leitzeko EBK.
  • EA Leitza.
  • EH Bildu Leitza.
  • Zainduz Leitzaldea.
  • Torrea Herriko Taberna.
  • Leitzaldeko IKA.
  • Kaxkabeltza.
  • Karrape Irratia.
  • GKS Mendialdea.
  • Kontseilu Sozialista Mendialdea.
  • Basaburuko Basandereok elkartea.
  • Basaburuako Bilgune Feminista.
  • Esan erran irratia eta Pulunpe.
  • Ultzama-Larraungo AEKko irakasleak.
  • Ttutturre K.E.
  • Martilo Txiki perkusio eskola.
  • Harrilatz eskalada taldea.
  • Printza.
  • Ernai Malloaldea.
  • Atekaberts.
  • Mailope aldizkaria.
  • Lohie Leitzeko zeramikagile taldea.
  • Jeiki Abesbatza.
  • Plazaola Partzuego Turistikoa.
  • Araxes pilota taldea.
  • ⁠Araxes sokatira taldea.
  • Araizko Zaporeak.
  • Euskaraz bizi taldea.
  • Irakurketa taldea.
  • Araitz-Beteluko Sare.
  • Beteluko jai batzordea.
  • Gaintzako jai batzordea.
  • Uztegiko jai batzordea.
  • Errazkingo jai batzordea.
  • Atalluko jai batzordea.
  • Tximuutxe bilgune feminista.
  • Araizko Udala.
  • Arribeko jai batzordea.
  • Araitz-Beteluko etxebizitza taldea.
  • Aresoko Udala.
  • Aresoko Pake Toki Elkartea.
  • Aresoko guraso elkartea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun