'Milagros eta Valentina' antzezlana ikusteko aukera igandean Leitzan

Ttipi-Ttapa

Aintzane Baleztena eta Lorena Arangoa igoko dira oholtzara.

Herri Aretoan, 19:00etan hasiko da emanaldia.

Aintzane Baleztena eta Lorena Arangoa, Milagros eta Valentinaren paperean sartuko dira. Bi alargun dira, senarrei azken agurra emateko elkartu direnak. Betidanik ezagutzen dute elkar edo hori da uste dutena...

Sarrerak kulturaleitza.eus-en eskura daitezke zazpi eurotan edo egunean bertan, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago leihatilan zortzi eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun