Urteak daramatzate Altzadi Leitzako Kultur Elkartekoek herriko ondarea zaindu eta biziberritzeko lanean eta proiektu honekin belaunaldien arteko transmisioa bermatu nahi izan dute. Adinekoen testigantzei forma eman, haurrentzako egokitu eta hitzak eta marrazkiak josiz, negutik udaberrira arteko bidea egiten duen istorioa idatzi zuten.
Euskaraz argitaratu zuten ipuina, baina herriko kultur aniztasuna kontuan izan eta QR eta esteka baten bidez, ipuina Leitzako ama hizkuntza ezberdinetara ere itzuli zuten: kitxuara, urdura, arabierara, errumanierara, gaztelerara, frantsesera, ingelesera edota zeinu hizkuntzara.