[ARGAZKIAK] Irudi ikusgarriak utzi ditu Leitzako Animen Ibilbideak

Ttipi administrari nagusia

Urriaren 31n eguzkia ezkutatu zenean, arimak bizidunekin elkartu ziren Leitzan. Animen Gaua ospatzeko Animen Ibilbidea antolatua zuten eta jendetza elkartu zen. Alde zaharra antzoki bihurtu eta heriotza eta beldurrak erdigunean jarrita, zazpi geldileku eta zazpi istorio prestatu zituzten. Argi, itzal eta soinuekin jokatuz, giro berezia sortu zen. Auzolanean gauza ederrak egin daitezkeenaren erakusle bikaina. Bejondeizuela!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun