Dino familia errusiar jatorriko animaziozko filma da. Phil izeneko gazte baten istorioa kontatzen du. Baso prehistoriko batean bizirik irauten ikasi beharko du, dinosauroengandik ihes egin eta, batez ere, bere aitarekin ulertzen saiatu beharko du Titanoboa izeneko suge erraldoi prehistoriko bati aurre egiteko.
Inurri itsuak Igor Legarretak 2026an estreinatutako film dramatikoa da. Ramiro Pinillaren Las ciegas hormigas eleberrian oinarrituta. 1935. urtean, ekaitz gogor baten ondorioz, ikatza garraiatzen duen itsasontzi ingeles bat hondartu egin da. Gauean, Algortako herritarrak kostaldean bildu dira urre beltza erreskatatzeko. Sabas Jauregik zorte-kolpetzat jo du gertakaria, haren emazte Josefak, berriz, seinale txartzat. Josefaren erreguei jaramonik egin gabe, Sabasek ekaitzera eramanen ditu semeak. Familiak pentsaezina eginen du negu gorritik salbatuko dituen ikatza babesteko... edo betirako kondenatzeko.