Nere Sotil Buldain dietista-nutrizionista arduratuko da alderdi teorikoaz eta hainbat gai landuko dituzte: menuen antolaketa, erosketa osasungarria, etiketen irakurketa, etxeko antolaketa eta denbora hobeki aprobetxatzea...
Saio praktikoak, Egoitz Zabaleta Alduntzin sukaldariak emanen ditu eta gurasoak eta haurrak sukaldean aritzea da asmoa, errezeta erraz, osasungarri eta goxoak prestatuz. Gosari, bazkari, askari edo afaritarako hainbat proposamen eginen ditu.
Areson, azaroaren 2an eginen dute saio teorikoa eta azaroaren 13an praktikoa. Pake Toki Elkartean elkartuko dira bi egunetan, 17:00etan. Leitzan, azaroaren 10ean eginen dute saio teorikoa eta 18an praktikoa, Erleta eskolako jangelan, 17:00etan. Goizuetan, azaroaren 18an eginen dute saio teorikoa eta azaroaren 23an praktikoa, Xalto Eskolako jangelan, 17:00etan.
Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko, 948 510 840ra deitu daiteke.