Hodei Lujanbio hirugarren izan da VI. Betagarri Trail mendi lasterketan

Ttipi-Ttapa

VI. Betagarri Trail lasterketako ibilbide luzeko podiumean, Ibon Odriozola (2.), Urko Herran (1.) eta Hodei Lujanbio goizuetarra (3.).

24 kilometro luze eta 1.050 metroko desnibel positiboa zuen ibilbideko podiumera igo zen, Urko Herranen eta Ibon Odriozolaren gibeletik

UTMB Index Races mendi lasterketen egutegiaren barrenean, VI. Betagarri Trail lasterketa egn zuten larunbatean Lokizen. Antzinen hasi eta bukatu zen 24 kilometro luze eta 1.050 metroko desnibel positiboa zuen proba 138 korrikalarik bukatu zuten eta hirugarren izan zen Osin Trail taldeko Hodei Lujanbio goizuetarra. Ordubete, 58 minutu eta 17 segundo behar izan zituen korrikalari goizuetarrak podiumeko hirugarren koskara igotzeko. Aiaramendi Korrikalariak taldeko Urko Herran izan zen irabazlea (1.54.24) eta Intxixu Trail taldeko Ibon Odriozola bigarren (1.55.01).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun