[ARGAZKIAK] Arainburu mendi taldekoek gozatu ederra hartu dute Aralarren

Irailaren 27an, 20 laguneko kuadrilla joan zen Goizuetatik Aralarrera. Eguraldi bikaina izan zuten eta bertako parajeetaz gozatzeko aukera izan zutela azpimarratu dute parte hartzaileek: «Aralarrera bueltatzea zoragarria izan da. Partaideok izugarri disfrutatu dugu eta hurrengo irteeraren zain gelditu gara». Begiz joa dute hurrengo tontorra: urriaren 25ean, Aizkorrira igotzeko asmoa dute. Argazkiak: Igaratza Apezetxea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun