'Bertan lan egin eta bizi' zikloko hirugarren saioa Goizuetan eginen dute azaroaren 13an

Goizuetako Herriko Etxeko ganbaran elkartuko dira azaroaren 13an.

Energiaren bueltan dauden beharrak eta aukerak aztertuko dituzte.

Azaroaren 13an, 17:00etatik 20:00etara udaletxean elkartuko dira. Hasteko, ekonomia sozialari eta kooperatibismoari buruz ariko dira solasean. Segidan, eskualdeko hainbat adibide azalduko dituzte: Biomasa proiektua, energia berriztagarrien kooperatibak... eta bukaeran, solasaldia izanen dute. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute: 674 024 823, www.mimukai.eus edo mimukai@cederna.es. 

Cederna Garalurrek eta eskualdeko udalek antolatu dute zikloa, Olatukoopen laguntzarekin, herritik eta herriarentzat sortutako proiektuak lantzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun