Liburutegi Ibiltariaren bisita izanen dute irailaren 18an Areson

Eskolako atarian eginen dute liburu trukea.

Liburutegi Ibiltariaren bisita izanen dute, irailaren 18an, asteazkenean Areson. Eskolako atarira hurbilduko da Harkaitz Delgado liburuzaina 14:00etan eta 14:30 arte liburu trukea egiteko aukera izanen dute haur, gazte eta helduek. Libururen bat eskatu nahi dutenek biblilei@navarra.es edo 621 24 80 24ra mezu bat bidal dezakete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun