Bestak 2024

Festarako aukera izanen dute Areson ekaineko azkeneko asteburuan

Lagunartekoak eskean ibiliko dira ostiralean eta larunbatean.

Sanpedroak antolatu dituzte Lagunartekoek eta ostiral arratsaldetik larunbatera arte festa giroan gozatzeko egunak izango dituzte Areson. 

Ekainaren 28an,17:30ean, mezarekin hasiko dituzte ospakizunak eta bukaeran merienda eskainiko dute elizako karrapean. 18:30ean herriko eskea egingo dute Lagunartekoek eta etxez etxe ibiliko dira giro ederrean. Eguna borobiltzeko, Pake Toki elkartean afaria egingo dute gazteek.

Ekainaren 29an, larunbatean, 09:00etan bilduko dira Lagunartekoak eta egun osorako indarra hartzeko bapo gosalduko dute. 10:30ean eskean abiatuko dira eta baserriz baserri osatuko dute erronda, kontu, kantu eta dantza artean. Iluntzean, plaza ingurura eramango dute festa giroa; sagardo dastaketa antolatu dute 19:00etan. Bukatzeko, herri afaria egingo dute 21:00etan Pake Toki elkartean. Afarirako txartelak aurretik erosteko aukera eman dute eta orain erosten dituztenek bost euro gehiago ordaindu beharko dituzte; helduek 23 euro eta umeek 15 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun