Uda giroa

Leitzako Txosna Batzordeak pestetako kontzertuen kartela iragarri du

Bi urteko geldialdiaren ondotik, herriko pestak ospatuko dituzte Leitzan abuztuaren 10etik 15era eta izanen diren kontzertuen eta ekitaldien berri eman du Txosna Batzordeak

  • Abuztuak 10, asteazkena: 13:00etan kantujira izanen da plazan Kuxkuxturekin eta 14:00etan Denak etxera! kantu bazkaria leku berean. Gauean, 23:00etan hasita, Burutik eta Pleura taldeen kontzertuak izanen dira herriko plazan, eta gaztetxean, ordu berean, elektro-tekno gaua eginen dute hainbat DJrekin.
  • Abuztuak 11, osteguna: 19:00etan Luze eta Motz bakarrizketa izanen da gaztetxean eta 23:00etan plazan Goxua'n Salsa taldeak joko du.
  • Abuztuak 12, ostirala: 00:00etan Gozategi izanen da herriko plazan, gaztetxean, berriz, Herdoil eta Kaleko Urdangak taldeak izanen dira. 02:00etatik aurrera Peritzako txoznan DJ Bull izanen da.
  • Abuztuak 13, larunbata: 13:00etan poteo musikatua izanen da plazan. 14:55ean brindisa eginen dute eta 15:00etan hasiko da gazteen bazkaria. 19:00etan, berriz, DJ Reimyk girotuko du herriko plazan eta gauean Zea Maysen eta Raymundo el Canasteroren kontzertuak izanen dira bertan 23:00etatik aurrera. Ondotik, DJ Garrote plazako txoznan izanen da. Gaztetxean, berriz, DJ Loro izanen da 02:00etatik aurrera.
  • Abuztuak 14, igandea: DJ Jotatxo izanen da 00:00etan Peritzako txoznan.
  • Abuztuak 15, astelehena: 00:00 plazan Txingones de La Rencle mariatxiek emanen diete bukaera pestei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun