Goizuetako Baserritarren Batzordeak auzoz auzo hainbat bilera eginen ditu aste honetan

Baserritarren Batzordeak jakinarazi duenez, Goizuetako Udalarekin hala adostuta, auzoetako bideetan babes hesiak jartzeko puntuak aurkeztu behar dizkio udalari, eta beharrak zehazteko auzo bakoitzean hitzorduak zehaztu dituzte.

  • Alkasoaldeko bilera bihar, martxoaren 22an, 09:00etan, Zubiondo tabernaren kanpoaldean eginen dute.
  • Aitasemegikoek asteazkenean, martxoaren 23an, 17:00etan izanen dute biltzeko hitzordua, Kixulabeko bidegurutzean.
  • Berazkungoak ere asteazkenean, martxoaren 23an, bilduko dira, 18:00etan San Antongo ermitan eta Maleneko atarian.
  • Alkainzuriain eta Tartazukoen kasuan, ostegunean, martxoaren 24an, elkartuko dira, 18:00etan Goiko Iturrin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun