'Laika, beldar ausarta' kamishibai ipuina izanen da ostiralean Leitzako liburutegian

Setem Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatutako 'Indarkeriarik kontsumitzen ahal dugu?' erakusketaren parte da jarduera

'Laika, beldar ausarta' kamishibai ipuina aurkeztuko dute ilbeltzaren 21ean Leitzako liburutegian 17:30etik 18:30era. Inposizio sozialekin apurtzen duen beldar baten istorioa kontatuko dute, 4 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzendua. Ondoren, haurrek haien tximeleta txotxongiloa sortzeko tailerra izanen dute. Edukiera mugatua izanen du ekitaldiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun