Bi bideoklip grabatu ditu Esne Beltzak Amak taldearekin Arriurdiñetako harrobian

Maiatzaren 20ko gauan egin zuten grabaketan Goizuetako suhiltzaileek eta hainbat herritarrek parte hartu zuten. Bertan, Esne Beltzak, Amak taldearekin batera, bi bideoklip grabatu zituen; Nafar Erreinua eta Sortzen abestiena. San Juan bezperan ikusteko aproposak diren bi bideoak taldearen Youtubeko kanalean daude ikusgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun