35 urtez lanean aritu ondotik erretiroa hartu dute Leitzako Guria tailerreko nagusiek

Guria tailerrean lanean aritu dira hogeita hamabost urtez Pako eta Rita. Ongi merezitako erretiroa hartzeko momentua iritsi zaie. Eskerrak eman nahi izan dizkiete beraien bezeroei: «35 urtez lanean aritzeko aukera izatea herri bizi baten seinalea baita». Herrian kontsumitzen segitzeko aldarria eginez agurtu dituzte bezeroak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun