Haur eta helduak kopla kantari ibili dira Leitzan Santa Ageda bezperan

Atzo iluntzean, ohiturari eutsiz, leitzarrak Santa Ageda bezpera ospatzeko bildu ziren. Herriko karriketan ibili ziren gaztetxo eta helduak, kopla zaharrak eta bat-bateko bertsoak kantatuz. Ondotik, karrapean egin zuten jan-edanarekin berrartu zituzten indarrak. Eguerdi partean ere Agiragirando kantari eta eskean ibili ziren haur eta gaztetxoak. Argazkiak: P.Feo eta  S.Sagastibeltza

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun