San Juan suak herriz herri

San Juan bezperako ospakizunak prest dituzte Leitzan ere

Jendetza bildu ohi da Leitzako plazan San Juan bezperan.

Leitzan ere Sanjuan bezperako ospakizuna prestatu dute. Ekainaren 23an, igandean 18:30ean umeek ingurutxoa dantzatuko dute eta ondoren txistor opilak eta freskagarriak banatuko dituzte. 21:30ean herri-afaria izanen dute, afalondoan dultzaineroak eta gauerdiak suak piztuko dituzte. Pestarekin segitzeko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun