Reparto Egunarekin eta Umeen Egunarekin pestari usaina somatuko zaio Leitzan

TTIPI-TTAPA 2014ko abu. 1a, 09:57

Leitzako pesten lehen seinaleak somatuko dira asteburu honetan. Artxiboko argazkia

Larunbatean Plazaola aldizkaria auzoz auzo banatuko dute eta igandean korporazio txikia izendatu eta beste hainbat ekintza izanen dira umeentzat

Berez abuztuaren 10ean, hurrengo igandean botako da Leitzako Santiburtzio pestetako txupinazoa. Horren aurretik, abuztuaren 9an, larunbatarekin, Independentzia Eguna ere ospatuko dute. Baina asteburu honetan, larunbateko reparto egunarekin eta igandeko umeen egunarekin pestari usaina hartzen hasiko dira Leitzan.

ABUZTUAREN 2a LARUNBATA

REPARTO EGUNA

14:00 Eskalarien bazkaria Aurreran.

16:00 Auzoz auzo, Plazaola aldizkariaren banaketa; trikitilari, txistulari, akordeoilari eta gaiteroen laguntzaz.

ABUZTUAREN 3a IGANDEA

UMEEN EGUNA

09:00 Diana txistulariekin.

10:00 Korporazio txikiak udal ordezkariekin gosalduko du.

11:00 Umeen txupinazoa Udaletxeko balkoitik. Ondoren Aurrerako Pilota Eskolako gazteak arituko dira plazan.

11:30-13:30 Puzgarriak eta jokoak.

14:00 Familien bazkari autogestionatua.

16:00-18:00 Puzgarriak eta jokoak.

18:30 Aurrerako dantzari txikien ikuskizuna eta umeen ingurutxo irekia plazan. Ondoren Gurpildun zezenak plazan.

20:00 Buruhaundiak.

20:00-00:00 Joxe Mendizabal orkestra gizona.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun