Leitzako Udalak, beste kultura politiko bat sustatzeko herritarren parte-hartze prozesu bat jarri zuen martxan. Horretarako 50.000 euro zertan inbertituko lituzteken galdetu diete herritarrei. Proposamen ugari jaso ziren arren, batzuk ezin izan ziren prozesu honetan sartu, proposatutako proiektuak udal konpotentzietetik kanpo zeudelako, askoz garestiagoak zirelako edota beste mota bateko lanketa eskatzen zutelako. Prozesuaren diseinu eta kudeaketaz Aztiker ikergune soziologikoko Arkaitz Martinez de Albeniz arduratu da, herriko beste bi dinamizatzailekin batera (Aroa Huarte eta Markel Azkargorta). Prozesuak berak, erabakiak hartzeko moduak eta era kolektiboan jarduteak hartu du garrantzia. Hiru saio izan dira guztira, ekainean zehar ostiral iluntzetan burutu direnak. Guztira 138 proposamen jaso ziren, horietako batzuk errepikatuta. Azkenean aldez aurretik zehaztutako irizpideak bete eta bideragarriak ziren proposamenak 34 izan ziren. 40 herritar inguruk hartu dute parte hartu dute eta balorazio ona egin dute bai parte hartutakoek eta baita Udalak berak ere. Orain proposatutakoak gauzatzen hasiko dira.