Atsauretuen pesta dator asteburu honetan Leitzara. Larunbatean, eskean ibiliko direnek bazkaria izanen dute Aurreran eta hortik aurrera, han eta hemen ibiliko dira mozorroak. Igande eguerdian gurdiak aterako dira eta astelehen eta asteartean baserri auzoetan ibiliko dira eskean.
Ilbeltzak 25, larunbata
14:00etan Aurrera elkartean bazkaria izanen da eskean ibiliko direnentzat. 16:00 aldera trikitilari, gaitero eta txistulariz lagundurik, egitaraua banatzen eta eskean hasiko dira mozorroak herriko etxeetan.
Ilbeltzak 26, igandea
12:00etan atsaureak plazatik aterako dira kalejiran Incansables txarangarekin eta gurdiak industrialdetik. Etxeko txikienek txu-txu trenean ibiltzeko aukera izanen dute eguerdi eta arratsaldean. 14:30ean atsauretuek bazkaria izanen dute eskolako jangelan eta 18:00etan Incansables txarangak lagunduta, kalejira abiatuko da eskolatik. 19:00etan Orkesta gizonaren emanaldia.
Ilbeltzak 27, astelehena
09:00etan gazteak elkartuko dira Aurrera parean Gorriztaran, Arkixkil, Sakulu eta Erreka auzoetara eskean joateko. Baserrietan dabiltzan bitartean, herrian, 17:00etan umeen kalejira izanen da. Ondoren txokolatada eta goxokiak banatuko dizkiete. Iluntzean eta gauean Orkesta gizonaren emanaldia izanen da plazan.
Ilbeltzak 28, asteartea
09:30ean dute hitzordua mozorroek Erasote auzora abiatzeko eskean. Goizean eta arratsaldean puzgarriak eta jokoak izanen dira haurrentzat. 18:30 aldera Atsaureen kalejira musikaz lagunduta. Ondoren musika izanen da plazan.