Ruben Saralegi eta Xabier Mindegiaren arteko apustua jokatuko da igandean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2013ko martxoaren 8a

Nafarroako II.mailako aizkora txapelketako finalean lehiatu ziren Saralegi eta Mindegia, leitzarrak lortu zuen garaipena baina alde ttikia atera zion Mindegiari.

Leitzako aizkolari gaztearen lehenengo apustua da

Lehenengo aldiz jokatuko du apustua Leitzako aizkolari gazteak. Xabier Mindegia izanen du aurrez aurre, Doneztebeko eskoletako pilotalekuan, 12:30ean hasiko den norgehiagokan. 10 kanaerdiko eta bi oinbiko ebaki beharko dituzte. Aizkolari bakoitzak 3.000 euro jarri ditu eta norgehiagoka ikusi nahi dutenek 30 euro ordaindu beharko dituzte.

Ruben Saralegi leitzarrak martxoaren 10ean, estreinakoz jokatuko du apustua. Xabier Mindegia izanen du aurrez aurre,  Doneztebeko eskolako pilotalekuan 12:30ean hasiko den norgehiagokan. Lan luzea izanen dute aitzinetik: 10 kanaerdiko eta bi oinbiko ebaki beharko baitituzte. Aizkolari bakoitzak 3.000 euro jarri ditu eta norgehiagoka ikusi nahi dutenek sarrera 30 euro ordaindu beharko dute.

Ikusmin handia sortu duen apustua da, Nafarroako II.mailako aizkora txapelketako finala gogoan baitute askok. Saralegi eta Mindegia finalistak izan ziren, leitzarrak lortu zuen garaipena eta Mindegia txapeldun ordea izan zen, 48 segundora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun