Birziklatutako materialarekin musika tresnak sortu dituzte Leitzako Erleta eskolan

Ttipi-Ttapa 2013ko ots. 6a, 10:21

Birziklatutako materialarekin musika instrumentuak egin dituzte ikasleek eta erakusketa jarri dute guztiak bilduta.

108 instrumentu egin dituzte eta denak bilduta erakusketa jarri dute

Plastikozko botilak, kontserba latak, makilak... irudimen apur batekin musika tresna bihurtu litezke. Etxeko lan hori zuten Erleta eskola publikoko lehen hezkuntzako hirugarren mailatik aurrerako ikasleek. Denera 108 instrumentu egin dituzte, haizezko, harizko eta perkusiozkoak.  Guztiak bilduta erakusketa jarri dute orain eskolan.

Plastikozko botilak, kontserba latak, makilak... irudimen apur batekin musika tresna bihurtu litezke. Gabonetako oporretan etxeko lan hori zuten Erleta eskola publikoko lehen hezkuntzako hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren mailako ikasleek. Zintzo bete zituzten lanak, batzuk gurasoen laguntzaz, besteek beraiek bakarrik: haizezko, harizko eta perkusiozko instrumentuak sortu zituzten. Denera 108 instrumentu egin dituzte eta guztiak bilduta erakusketa jarri dute.

Gitarrak, marakak, xilofonoak, bateria...ikusgai egonen dira datozen egunetan. Instrumentuez gain, panel handi bat ere jarri dute. Bertan artista ttiki hauen izenak eta argazkiak agertzen dira. Rakel Erviti Zabaleta musika irakasleak, jarri zien zeregina eta gustora dago ikasleen lanarekin “batetik gurasoekin elkarlanean aritu dira asko; bertzetik musikaren inguruan irudimena garatu dute eta guztiek ikusi dute ez dela beharrezkoa gauza berriak erostea zerbait sortu ahal izateko. Gauzak berziklatuz ongi pasatu eta gauza ederrak sortu litezkeela ikasi dute».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun