Leitzako San Tiburtzio pestak abuztuaren 10etik 15era ospatuko dira

TTIPI TTAPA 2012ko abu. 9a, 10:18

Txistulariek goizero joko dute diana. Juan Luis Artola

Aurrerako ezpatadantzariek bere saioa eskainiko dute larunbat eguerdian

Abuztuaren 10ean, ostiralarekin abiatuko dira Leitzako San Tiburtzio pestak. Txupinazoa arratsaldeko 18:00etan botako bada ere, eguerdiko 12:00etan Kuadrilen arteko herri kirolak izanen dira plazan eta 14:00etan bazkaria karrapen Kuxkuxtu txarangarekin. Arratsaldeko txupinazoarekin batera, Plazaola aldizkariko azalaren egileari saria emanen zaio. Ondotik Incansables txaranga, txistulariak, erraldoiak, gaiteroak, buruhandiak ibiliko dira eta gero La Chingalera Aurrera atarian. 22:00etan Suzko zezena aterako. 23:00etan Trikidantz taldea ariko da plazan. 01:00etan Incansables txarangaren erronda. 02:00etan DJ PATT gaztetxean.

Abuztuaren 10ean, ostiralarekin abiatuko dira Leitzako San Tiburtzio pestak. Txupinazoa arratsaldeko 18:00etan botako bada ere, eguerdiko 12:00etan Kuadrilen arteko herri kirolak izanen dira plazan eta 14:00etan bazkaria karrapen Kuxkuxtu txarangarekin. Arratsaldeko txupinazoarekin batera, Plazaola aldizkariko azalaren egileari saria emanen zaio. Ondotik Incansables txaranga, txistulariak, erraldoiak, gaiteroak, buruhandiak ibiliko dira eta gero La Chingalera Aurrera atarian. 22:00etan Suzko zezena aterako. 23:00etan Trikidantz taldea ariko da plazan. 01:00etan Incansables txarangaren erronda. 02:00etan DJ PATT gaztetxean.

 

Pesta eguna larunbatean

Abuztuaren 11, larunbatean, pesta eguna ospatuko dute Leitzan. 08:00etan Diana izanen da txistulariekin. 09:00etan Entzierroa eta behiak plazan. 10:30eko Meza ondotik hamaiketako irekia karrapen. 12:00etan Aurrerako Ezpatadantzariek bere saioa eskainikodute. Ondotik afizionatuen arteko pilota partidak jokatuko dira. 13:00etan Aurreratik Incansables txaranga aterako da. 18:00etan zezenak ibiliko diraplazan. 19:00etan Herri kirolak. Ondotik goxokiak banatuko dira. 19:00etan Elektrotxaranga ibiliko da eta 19:30ean Incansables txaranga eta buruhandiak. 21:00etan Leitzako ingurutxoa nahi duen guztientzat. 22:00etan Suzko zezena. Gauerdian Tximeleta taldea ariko da plazan eta kontzertuak eskainiko dituzte Atekabeltz Gaztetxean. 01:00etan Incansables txaranga.

 

Paella lehiaketa igandean

Abuztuaren 12an, igande goizeko 08:00etan Diana joko da txistulariekin. 09:00etan Entzierroa eta behiak plazan. 11:00etan Paella lehiaketa eta paella herrikoia karrapen. Oxabi txarangarekin kalejira. 12:00etan Umeentzako antzerkia, Ametsen fabrika. 13:00etan Aurreratik Incansables txaranga aterako da. 18:00etan Zezenak plazan. 19:00etan Aurrerako dantzarien emanaldia plazan. Ondotik goxokiak banatuko dira. 20:30ean Incansables txaranga aterako da Aurreratik. 22:00etan suzko zezena. 23:00etan Garraxi taldea plazan. 01:00etan Incansables txaranga. 01:00etan DJ gaztetxen. 03:00etan Leitzako Ingurutxoa plazan.

 

Pilota partida handiak astelehenean

Abuztuaren 13an, astelehen goizeko 08:00etan diana txistulariekin. 09:00etan Entzierroa eta behiak plazan. 10:00etan Plater tiroketa baztarlan. 11:00etan Indar proba zaldia eta herritarren artean plazan. Ondotik txakolin dastaketa. 13:00etan Aurreratik Incansables txaranga aterako da. 18:00ean bertsolariak ariko dira, gai jartzailea Leitzako bertso eskola dutela. Ondotik goxokiak banatuko dira. 19:30ean Incansables eta buruhandiak. 19:30ean pilota partidak frontonean. Lau terdiaren barrenean: Saralegi-Olaetxea. Ondotik, Aimar Olaizola-Albisu;Oinatz Bengoetxea-Begino. 20:00etan Break dance saioa plazan. 21:30ean Suzko zezena. 22:00etan herri aparie. Afalostean Incansables txaranga aterako da erronda egitera. 00:30ean Atekabeltz gaztetxean kontzertuak eskainiko dituzte herriko taldeek). 02:00etan zezenak plazan.

 

Asteartean gehiago

Abuztuak 14 asteartea 08:00 Diana txistulariekin. 09:00 Entzierroa eta behiak plazan. 12:00 Nesken pilota partidak plazan. Ondotik aparra. 13:00 Aurreratik Incansables txaranga aterako da. 18:00 Zezenak plazan. Ondotik goxokiak banatuko dira. 19:30 Musika plaza zaharren. 19:30 Erral­doiak. 22:00 suzko zezena. 00:00 kontzertuak. Ondotik DJ gaztetxen.

 

Ezkonduen eta bikoteen eguna bukatzeko

Abuztuaren 15ean, asteazkenarekin, ezkonduen eta bikoteen eguna ospatuko da. 08:00etan Diana izanen da txistulariekin. 09:00etan Entzierroa eta behiak plazan. 12:00etan Herri kirolak plazan. 13:00etan Aurreratik Incansables txaranga aterako da. 14:30ean Aurrerako bazkideen bazkaria. 18:00etan Bikote eta ezkonduen entzierroa eta zezenak plazan. 19:00etan Ezkondu eta bikoteen ingurutxoa plazan. Gero Incansables txaranga aterako da Aurreratik. 22:00etan suzko zezena. 23:00etan Imuntzo eta Beloki. Ondoren Pobredemie Incansables txarangarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun