Berako kaldereroek inauteriak hurbil daudela iragarri dute

Kaldereroek hotzari aurre egin zioten inauteriak iragartzeko. Rosa Errandonea

Asteazkenean Inauterietako kontzertua eskainiko da Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan

Inauteri data ofizialak Ortzegun Gizenarekin abiatuko badira ere, Beran asteburu honetatik hasia da inauteri giroa sumatzen. Kaldereroen musika eta arrabotsek eman zioten hasiera Berako inauteriei otsailaren 11n, larunbat ilunabarrean. Zero graduz beheitiko eguraldi ikaragarri hotzari aurre eginez, koadrila handia ibili zen karrikaz karrika, gurasoak eta haurrak gehienak eta Altzateko plazan egin zen kaldereroen ezkontza.

Inauteri data ofizialak Ortzegun Gizenarekin abiatuko badira ere, Beran asteburu honetatik hasia da inauteri giroa sumatzen. Kaldereroen musika eta arrabotsek eman zioten hasiera Berako inauteriei otsailaren 11n, larunbat ilunabarrean. Zero graduz beheitiko eguraldi ikaragarri hotzari aurre eginez, koadrila handia ibili zen karrikaz karrika, gurasoak eta haurrak gehienak eta Altzateko plazan egin zen kaldereroen ezkontza.

 

Inauterietako kontzertua astezkenean Musika Eskolan

Otsailaren 15ean, asteazkenean, Inauteri besta antolatu dute Isidoro Fagoaga Musika Eskolakoek. 16:30ean, eguraldiak laguntzen badu, kalejira egin dute Zahar Etxea bisitatuz. Euria eginen balu, zuzenean Zahar Etxera joanen dira, Ondotik, 17:30ean Musika Eskolakoek antolatutako kontzertu-antzerkia eginen da Musika Eskolan. Katixa Saralegi eta Nerea Iparragirrek “Pintto-Pintto” herrikoia joko dute trikitixarekin; Maria Gomezek “Pipi Calzaslargas” joko du Maria Gomezek; Txistu ikasleek “Euskal futbola herrikoia; Nahikarte Loiartek pianoarekin, G.F. Humbert-en “Le charmeur de serpents”; Ainhoa Martinek pianoarekin Beyer-en “Allegretto”. Gemma Leiza eta Jone Leizak pianoarekin Diabelliren “Alla turca”; HM 4. Ikasleek Exkixuren “Loretxoa” eta “Al coche de mi jefe”; txistu ikasleek “Sehaska kantak”; Biolin taldeak Etlton Johnen “Can you feel the love tonight”; gitarra taldeak Bongo Botrakoren “Todos los días sale el sol”; Andoni Iribarrenek perkusioarekin Europeren “The final countdown”; helduen taldeak Oskorriren “Ostatuko neskatxaren koplak” eta trikitixa taldeak eta akordeoi ikasleek, Lady Gagaren “Bad romance”.

Ondotik, berendua eta mozorro lehiaketa izanen dira.

 

Inude eta Artzaien entsaioak

Bertze aldetik, inude eta Artzaien egunerako entsaioekin hasi da Gure Txokoa dantza taldea. Lehenbizikoa larunbat goizean egin zuten. Aste honetan, hilaren 15ean, asteazken arratsaldeko 20:00etan eta 17an, ortziral arratsaldeko 19:00etan izanen dira. Bertan, bazkarirako txartelak ere salgai izanen dira, 13 eurotan.

 

Ortzegun Gizen Beran, Lesakan eta Etxalarren

Otsailaren 16an, ortzegun goizean Berako haur taldeak eskean ibili ondotik, Ortzegun Gizen arratsaldeko ibilbidea Suhiltzaileen Parketik abiatuko da 15:45ean Eztegara pilotalekuraino. Euria eginen balu, zuzenean Eztegaran dute hitzordua 16:00etan, eta gero euskaraokea izanen da. Ekitaldi hau Berako Udalak antolatzen du, Ricardo Baroja eskola publikoa, Labiaga ikastola, Jesusen Bihotza ikastetxea eta Toki Ona institutuaren laguntzarekin.

Lesakan otsailaren 15ean, asteazken goizeko 11:15ean Irain eskolako irakasle, ikasle eta gurasoek antolatutako inauteri besta ospatuko dute gimnasioan. Ortzegunean, goiz-eguerdian herriko haurrak etxez etxe ibiliko dira Arraultze-Arraultze eskean. Tantirumairu Ikastolako Guraso Elkarteak berendua antolatua du ortzegun arratsaldean.

Etxalarren ere Ortzegun Gizenarekin hasiko dira inauteriak. Goizean etxez etxe ibiliko dira neska-mutikoak Ortzegun Gizen, Ortzegun Gizen, zingar-arraultze bat ez bada bertze eskatuz. Arratsaldean, 14:30 aldera, plazan izanen dute hitziordua Landagain eskolako ikasleek eta handik abiatuta, karrikaz karrika beraien antzezlanak eskainiko dituzte.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun