Sexu askapenaren aldeko eguna ospatuko dute Leitzan

TTIPI-TTAPA 2011ko ekainaren 27a

'Heldu dira haize berriak' lemapean bilduko dira. Utzitako irudia

Afariko txartelak erosteko azken eguna ekainaren 28a, asteartea, izango da

Ekainaren 30ean, osteguna, sexu askapenaren aldeko eguna ospatuko dute Leitzan ‘Heldu dira haize berriak Leitzara’ lemapean. Leitzako Bilgune Feminista eta sexu askatasunaren lagunek antolatu dute ekimena.

Lehendabizi mahai ingurua egingo dute Aurrea Elkartean 20:00etatik aitzinera Euskal Herriko Gay Askapenerako Mugimendua (EHGAM), Lumatza (Nafarroako bollera feministak) eta Bilgune Feministako kideen parte hartzearekin.

22:00etan herri afaria egingo dute Atekabeltzen. Afarirako txartelak zortzi eurotan daude salgai Torrea eta Peritza tabernetan. Txartelak erosteko azken eguna ekainak 28 asteartea izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun