«Antzezlan hau terapia ona izan daiteke estresa gainditzen hasteko»

Mirari MARTIARENA 2011ko maiatzaren 11

Sergio Merino, Juani Barriola eta Miel Mari Elosegi Luze. Utzitako argazkia

Orain hamar urte sortu zen Xagu antzerki taldea Leitzan. Hamar lagun hasi ziren, baina gaur egun hiru lagunek osatzen dute. Miel Mari Elosegi Luze, Juani Barriola eta Sergio Merino dira taldeko kideak. Agur Manhattan! antzezlanaren emanaldiekin dabiltza. Eurek sortutako komedia da eta estresa du ardatz. Muñagorri doktorea, psikologo eta psikiatra, da pertsonaia nagusia. Bezero xelebre asko izaten ditu kontsultan. Guk Sergiorekin hitz egin dugu antzezlanaren nondik norakoez.

2004tik zabiltzate Xagu Antzerki taldean. Beti izan al duzu antzerkirako zaletasuna?

Taldekide guztiok dugu zaletasuna, neurri batean edo bestean. Juani Barriola adibidez, inauterizale eta komediante izugarria da, berez. Hainbat filmetan parte hartu izan du, La Buena Nueva, Eutsi, Pilotari, Goenkaleko atal batzutan ere atera izan da… Luzek, berriz, beti egin izan ditu antzerkiak, laburrak eta showak eta nik ere umorerako eta inauteritarako zaletasuna dut. Lau antzerki lan egin ­dituzue taldea sortu zene­tik.

Nolakoa iza­ten da ideiatik eszena­to­ki­ra arte iristeko lana?

Ideia bat eta gidoi bat sortzen dugu. Lan hori Miel Mari Elosegi Luzek egiten du. Behin hori eginda, entsaiatzen hasten gara, baina gidoia bizirik egoten da, aldaketak onartzen ditu, eta inprobisazioari ere tarte bat uzten diogu beti. Hor antzezleen lana ezinbestekoa da, gidoia hiruron artean osatzen baita. Antzezlana menperatzen dugula ikusten dugunean, saio batzuk lotzen ditugu inguruko herrietan.

Talde txikia zarete, zein da zuen funtzionamendua?

Boladaka funtziona­tzen dugu, denboraldika. Lan bat prestatu eta saioak lotzean aritzen gara. Ez gara hontaz bizi eta ongi datorkigunean biltzen gara.

Euskal antzerkiaren egoera ez da oso ona. Zuek talde bezala zein funtzio bete nahi duzue herrian?

Herriari bizia ematea da gure asmoa. Gure an­tzezlanak ongi pasatzeko dira. Auzolanean egindakoak dira, baliabide gutxi­rekin eginak. Kalitate aldetik an­tzezlan hobeak pasa­tzen dira Leitzan, baina gureak xarma berezia izaten du eta giro aparta sortu izan dute.

Iaztik Agur Manhattan! lanarekin zabiltzate. Nondik sortu zen idei hori?

Aspaldi genuen gogoa beste antzezlanen bat taularatzeko, baina agenda beterik genuen beti. Luzek gure buruei barre egitea pentsatu zuen, eta gaiak noski, estresa izan behar zuen. Egia esan, taldeko hiru kideok ezagutzen genuen zer zen hori neurri batean edo bes­tean. Gero, umore pun­ttu bat jarri genion eta hori izan da emaitza.

Gure inguruko gizartea isladatzen du?

Estresa bizi duten per­tsonaiak dira. Dena dela, komedia da eta egoerak muturrera eramandakoak dira. Irakaspena ere badu, baina hori ikusle bakoitzaren araberakoa da.

Manhattanen edo Lei­tzan, non dago estres handiagoa?

Leitzan estresa zer den dakien jende asko dugu. Manhattanekoa orain­dik aztertzen ari gara, baina han ere antzeko egoerak daudelakoan gaude. Antzezlan hau ikustea terapia ona izan daiteke gaitz hauek gain­ditzen hasteko, ba­rre-terapia bat izatea nahi genuke.

Beste proiekturik baduzue eskuartean?

Oraingoz antzezlan honekin ibiliko gara bolada batean. Leitzan ­maiatzaren 7an egin genuen eta 13an Lekunberrin bukatuko dugu. Horrekin eginen dugu gure udaberriko denboraldi txikia. Dena den, udazken-negu aldera saio gutxi batzuk gehiago lotuko ditugu eta­­ ordurako norbaitek interesik baldin badu xergiome@hotmail.com helbidean kontaktuan

IDEIAK

«Ideia bat eta gidoi bat sortzen dugu. Lan hori Luzek egiten du. Behin hori eginda, entsaia­tzen hasten gara, baina gidoia bizirik egoten da, aldaketak onartzen ditu eta inprobisazioari ere tarte bat uzten digou beti. Hor aktoreen lana ezinbestekoa da, gidoia hiruron artean osatzen baita».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun