Leitzako Udaletxean eguzki plakak jarri dituzte

TTIPI TTAPA 2011ko mai. 11a, 09:53

Udaletxeko terrazetan jarri dituzte eguzki plakak. Utzitako argazkia

Udaletxeak dituen bi terrazetan 18 eguzki plaka jarri berri dira. Terraza bakoitzean bederatzi. Udalaren asmoa energia berriztagarrien mundua Leitzan sartzea da.

Bertatik ateratzen diren energiaren eta honen kontsumo datuak herritarrekin eta herriko ikastetxeetako ikasleekin partekatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun