Tolosa atzean utzita Leitzara iritsi zen Emakumeen Mundu Martxa. Hori dela eta, ekitaldi ugari izan ziren herrian; arratsaldean txokolatada izan zuten eta murala ere margotu zuten plazan. Jeiki Abesbatzak, herriko dantzariek eta bertsolariek egin zioten iluntzean ongi-etorria Martxari. Ondoren, afaria egin zuten Atekabeltza gaztetxean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!